logo bakeola - edetaldea

BIKTImintegia

Indarkeria eta terrorismoaren biktimen ekarpen soziala eta hezigarria berradiskidetzari

2013ko abenduaren 9a eta 10a. Euskalduna Jauregia Bilbo

HIZLARIAK ETA HITZALDIAK

Inaugurazio ekitaldia. Parte – hartzaileen aurkezpena eta harrera.

Ruiz Santana, Gorka Ingeniari industriala. EDE TALDEKO Bakeola-ko, Gatazken Bitartekaritza Zentrua, zuzendari. Euskadiko Giza Eskubideak eta Bakerako Hezkuntza Elkarteen Foroko lehendakaria. Erakunde konstelazioak eta Coaching sistemikoan aditu. Newfield Consulting-en eskutik Zuzendaritzarako Konpetentzia Generikoan Diplomatua (CDG).

Vitoria, F. Javier: EDE Fundazioaren presidentea. Bilboko Elizbarrutiko presbiteroa. Deustuko Unibertsitateko Teologia Fakultateko irakasle erretiratua. Kristautasuna eta Justizia eta Bizirik Dagoen Elizako kidea.

Biktimen presentziaren balioa euskal hezkuntzan.

Etxeberria Mauleon, Xabier: Deustuko Unibertsitateko katedradun emeritua eta unibertsitate horretako Etika Aplikatuaren Zentroko kidea. Aurreko legegintzaldian Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak eta Terrorismoaren Biktimen Arretarako Zuzendaritzak sustatutako biktima hezitzaileen trebatzailea eta orientatzailea

Biktimen presentzia duten hezkuntza-esperientziak.

Marka uzten diguten istorioak

Prieto Mendaza, Jesús: kultura artekotasuneko ahokularia Vitoria-Gasteizko Berritzegune A02; Gesto por la Paz, Bakeaz, Bakea Orain, Fundación Fernando Buesa Fundazioa, Asociación Afroamericana eta izaera bakezalea eta soziala duten bestelako erakundeetako laguntzailea. Ondoko lanaren egilea da: Marka uzten diguten istorioak. Terrorismoaren biktimak bake hezkuntzan. 2006. Bilbo. Bakeaz.

Bakerako urratsak - Dando pasos hacia la paz

Harillo, Susana. Jarduneko irakasle eta psikopedagogoa. Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubideen Zuzendaritzako ahokulari 2004az geroztik etenik gabe Bakerako Hezkuntza arloan. 1992tik Euskal Herriko Gesto por la Paz Koordinakundeko kide aktiboa. Erakunde honetako "Bakerako Hezi" Komisioaren sortzaile eta ordezkaria. "Bake Hitzak" aldizkariko zenbait artikuluren egilea, unibertsitate esparruko beste aldizkari batzuetan aritzeaz gain.

11-M programa pedagogikoa

Salazar Torre, Rocío: Psikopedagogoa. Graduondoa esperientzia traumatikoak bizi izan dituzten biktimen laguntzan. Bakeola EDE Taldeko Gatazketarako Bitartekaritza Zentroko biktimei eta memoria historikoari buruzko proiektuen arduraduna.

Bihotzetik.

Sarasua, Pello: Baketik-era elkartu zen 2008 irailean, elkartasun-proiektuen arduradun gisa. 2012az geroztik, Bake eta Bizikidetzako Saileko arduraduna da. Baketik prestakuntza-taldeko kide ere bada.

Biktima hezitzaileen programa, oraingoa eta etorkizuna. Bake eta Bizikidetza Planaren proiektuak hezkuntza-arloan.

Ezenarro Egurbide, Aintzane. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko aholkularia biktima hezitzaileen programan Bake eta Bizikidetza Planean.

Biktimen presentzia duten hezkuntza-esperientziak. Bakeaz Blai. Biktima hezitzaileen programa pedagogikoa. Bakeola.

Programaren Kordinatzailea

Salazar Torre, Rocío: Psikopedagogoa. Graduondoa esperientzia traumatikoak bizi izan dituzten biktimen laguntzan. Bakeola EDE Taldeko Gatazketarako Bitartekaritza Zentroko biktimei eta memoria historikoari buruzko proiektuen arduraduna.

Biktima hezitzailea

Hernández Sanchez, Carmen: ETAk hildako Jesús Mari Pedrosaren alarguna eta Bateginez GKEaren kolaboratzailea eta boluntarioa.

Biktima hezitzailea

Baglietto, Pedro Mari. ETAk hildako Ramón Bagliettoren anaia.

Bizkaia ikastetxeko irakaslea

Sánchez González, Maria: Filosofia eta Gizarte Antropologian lizentziaduna Deustuko Unibertsitatean. Zenbait urtez ikerketan eta bestelako zeregin profesionaletan aritu ostean, duela bost urte Etika eta Filosofia klaseak ematen hasi zen Bizkaia Ikastetxean. Hezkuntza-esparruari dagokionez, inteligentzia emozionalarekin eta pentsamendu kritikoarekin lotutako hainbat metodologiatan trebatu da, eta ari da trebatzen.

Bizkaia Ikastetxeko ikasle

Bizkaia Ikastetxeko 2 ikasle.

Biktimak euskal gizartean barne hartzen dituen memoria kolektiboa jorratuz. Biktimei laguntza eta berreraiketa soziala.

Krakenberger, Andrés. Hizkuntzen irakaslea, itzultzailea eta interpretea da. 1981ean Amnistia Internazionaleko kide egin zen. 2006az geroztik, Pablo Ibar Heriotza Zigorraren Kontrako Elkartearen bozeramalea eta instituzioen arteko harremanen arduraduna da. 2009az geroztik, Argituz Giza Eskubideen Aldeko Elkarteko presidentea da euskal esparruan. EHUko eta Eusko Ikaskuntzako Asmoz Fundazioaren Espezialista Giza Eskubideetan online graduondoaren zuzendarikidea da 2004/2005 ikasturteaz geroztik, bai eta giza eskubideen hedapenari buruzko Giza Eskubideetan Online Ikastaroaren zuzendaria ere.

Biktimen presentzia duten sozial-esperientziak. Biktimen ekarpen soziala bizikidetzaren berradiskidetzari. Glencree esperientzia.

Urkijo, Txema. Eusko Jaurlaritzako Biktimei Laguntzeko koordinatzailea. Bakegintza eta Bizikidetzako Idazkaritza Nagusia.

Bilbao Alberdi, Galo: Filosofia eta Teologian lizentziaduna, doktorea Teologian, Bilboko elizbarrutian zeregin pastoraletan aritzen den laikoa, Etika irakaslea da Deustuko Unibertsitatean. Bakearekin eta biktimekin lotutako hainbat ekimenetan parte hartu du, hala nola, Glencree.

Elola, Patxi. Zinegotzi socialista eta eta jazarpen biolentziaren biktima.

Lasa, Axun. GALek hildako Joxe Antonio Lasaren arreba.

Biktimen presentzia duten sozial-esperientziak. Biktima eta ETAkide ohien arteko topaketak.

Urkijo, Txema. Eusko Jaurlaritzako Biktimei Laguntzeko koordinatzailea. Bakegintza eta Bizikidetzako Idazkaritza Nagusia.

Santos Itoiz, Eduardo: Iruñeko Abokatuen Elkargo Txit Prestuko abokatua da 1996az geroztik. Botere Judizialaren Kontseilu Nagusia babesean, Iruñeko Instrukzio eta Zigor-arloko Epaitegietarako abiatutako Bitartekotza Penaleko Proiektuan Bitartekari penala 2006az geroztik. Nafarroako Unibertsitate Publikoko Zigor-zuzenbide Saileko irakasle elkartua. Egindako kaltea konpontzeko preso dauden ETAko kide ohien eta biktimen arteko topaketen eragilea.

García Arrizabalaga, Iñaki. Deustuko Unibertsitateko irakaslea eta CAAk hildako Juan Manuel García Corderoren semea.

Mintegiaren amaiera.

Ruiz Santana, Gorka Ingeniari industriala. EDE TALDEKO Bakeola-ko, Gatazken Bitartekaritza Zentrua, zuzendari. Euskadiko Giza Eskubideak eta Bakerako Hezkuntza Elkarteen Foroko lehendakaria. Erakunde konstelazioak eta Coaching sistemikoan aditu. Newfield Consulting-en eskutik Zuzendaritzarako Konpetentzia Generikoan Diplomatua (CDG).

Salazar Torre, Rocío: Psikopedagogoa. Graduondoa esperientzia traumatikoak bizi izan dituzten biktimen laguntzan. Bakeola EDE Taldeko Gatazketarako Bitartekaritza Zentroko biktimei eta memoria historikoari buruzko proiektuen arduraduna.